Armarriko koroa
Saltar navegaciĆ³n

GARDEko  Udala

2020ko otsailaren 29a

NOLA IRITSI?

Nafarroako mapa non Garde nabarmenduta agertzen daGardera iristeko errepide mapa Planoan errepide kolorea: urdina Autobidea
Planoan errepide kolorea: berdea Autobia
Planoan errepide kolorea: gorria E.Nazionala

Iruñatik Gardera joateko, hauxe da jarraitu beharreko ibilbidea:

NA-240 errepidea (Iruña-Jaka-Huesca) hartuko dugu, eta Iruberriko bidegurutzera heltzean (Judaseko Bentak), bi aukera izanen ditugu:

  1. NA-240tik jarraitu Jakarako bidean, eta "Venta de Carrica"ra heltzean A-137 errepidea hartuko dugu. Ezka ibaia kontrakorrontean eginen dugu eta Zigoze, Salbaterra Ezka eta Burgi herriak pasa eta gero, bidegurutze bat dago: hor NA-178 errepidea hartu behar dugu, Gardetik Ansora doana.
  2. NA-178 errepidea hartuko dugu Iruberrira helduz. Ondoren, Nabaskozera iritsiko gara, eta hor errepide beratik jarraituz, Burgira helduko gara Las Coronas mendatea zeharkatuz. Hortik aurrera, lehendabiziko aukeran agertzen den ibilbidea jarraituko dugu.

AUTOBUSAK: "La Tafallesa" konpainia:

Ordutegia: astelehenetik larunbatera:

  • Iruña-Uztarroze autobus-linea: Iruñatik 19:00etan ateratzen da eta Erronkarira 20:45ean heltzen da (Gardera asteazken eta ostiraletan sartzen da).
  • Uztarroze-Iruña autobus-linea: Uztarrozetik 10:00etan ateratzen da, eta Erronkarin 10:15ean gelditzen da jendea hartzeko; Iruñara 12:00etan iristen da (Gardera asteazken eta ostiraletan sartzen da).