Armarriko koroa
Saltar navegaciĆ³n

GARDEko  Udala

2020ko otsailaren 29a

HISTORIA

Pedro Navarro - Conde de OlivetoHerri honi buruz (Erronkaribarko gainontzeko herriekin gertatzen den bezala) dauden lehenengo dokumentu idatziak XIII. eta XIV. mendekoak dira. Hala ere, badira lehenagotik ere herriaren existentziaz hitz egiten dizkiguten beste aztarna batzuk. Ordurako, gure arbasoek gerrarako grina eta kemena erakusten zuten garaiko liskarretan parte hartuz: esaterako Hiru Behien Zergan, gure mendien gainetik errekonkista bultzatuz, Navas de Tolosako borrokaldian parte hartuz... Hori eginez monarkiak emandako foru eta abantailak lortu zituzten; baita ere, inbaditzaileak kanporatzea. Izan ere, historian zehar inbaditzaile askok sarraskia eragin dute gure eskualdean, eta hortik sortu dira izen handiko gerlariak, hala nola Pedro Navarro, Conde Oliveto izenaz ezagututa. Pertsonaia horrek bolbora-meatzeak asmatu zituela uste da.

Erronkaritar batzuek, Gardekoak barne, Amaiurko Gazteluren defentsa antzuan parte hartu zuten, Nafarroako Koroari leialtasuna erakutsiz, eta gerlari bezala suhartasuna eta buru-belarri aritu izana egiaztatuz.

Espainiako Koroaren menpe egonda, gogor borrokatu zuten Independentziaren Gudan Napoleonen armadaren kontra, azkenean, gure ibarretik kanporatuz. Hori bai, garesti ordaindu zuten gatazka, Burgi eta Izaba herriak erre eta etxeetan harrapaketak gertatu baitziren.

Aparteko aipamena merezi du gure herriko Atotxako Felipe itsasgizonak: XVII. mendean, bere bidaietako batean Indietatik zebiltzala, itsaslapurren eraso bati aurre egin zion eta garaile atera zen. Gardera itzuli zenean, Zuberoako baseliza berreraiki zuen, une horretan oso egoera txarrean zegoena.

Gure arbasoen "jenio txar" horretatik zer edo zer oinordetzan jaso dugu, bai, baina zalantzarik ez izan, bisitariak atsegin handiz hartuko ditugula.